Skip to main content

Eroski Fundazioaren ekimena da Elikadura Eskola, eta herritarren artean elikadura osasungarria eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzea du helburu. Horretarako, Elikadura Eskolak Batzorde Zientifiko baten aholkularitza du. Batzorde horrek kanpoko ikuspegia ematen du, aditua eta independentea.

Elikadura Eskolaren barruan, nutrizionista, pedagogo, osasun-aditu eta komunikatzaile talde batek “Energia Hazteko” Hezkuntza Programa sortu dugu, eskola-adinean dauden haurrei begira. Lehen hezkuntzako bi milioi ikasle baino gehiago igaro dira programa horretatik, eta, haren osagarri, Familian Prestatzeko Ikasgela bat jarri dugu, hezkuntza osasungarriko gure proiektua familiei zabaltzeko.

Gainera, Elikadura Eskolan uste dugu inoiz ez dela berandu trebatzeko eta bizi-ohitura osasungarriak hartzeko; beraz, edozein adinetan trebatzeko ekimenak ere baditugu.


Gizarte osasuntsuago baterantz elkarrekin mugitzea da erronka.

Ongi etorri Elikadura Eskolara!